XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9. ERREAKZIO-ENERGIAK / ERREKUNTZ-ERREAKZIOAK Materiala: Tentegailu bat saiodiekin, termometro bat, espatula bat, beirazko makilatxo bat, gas-erregailu bat, sodio hidroxidozko dilistak, HCI-zko 1M den disoluzioa, amonio nitratoa.

ERREAKZIO EXOTERMIKO ETA ENDOTERMIKOAK

Edozein prozesu kimikotan energi aldaketa bat gertatzen da.

Erreakzio kimikotan, energia ondoko eraren batean azaltzen da: termiko, elektriko, mekaniko edo argi eran.

Erreakzio exotermikotan energia askatzen da: Erreaktiboak = Produktuak + Energia.Erreakzio endotermikotan, aldiz, energia jaso egiten da: Erreaktiboak + Energia = Produktuak.

a) Bete ezazu erdiraino saiodi bat 1M den azido klorhidrikoz; sartu termometroa eta idatzi tenperatura.

Espatulaz (eskuz ez!) gehitu =nAo=H solidozko dilista bat.

Sartu termometroa berriro eta begira zer gertatzen zaion tenperaturari.

Idatzi azken hau.

Erreakzio hau azido eta base (hidroxido) baten artean gertatu da; neutralizazio deitzen zaio eta bere produktua gatza da (kasu honetan sodio kloruroa) eta ura.

Idatz ezazu ekuazio termokimikoa.

b) Bete ezazu urez 1/3-raino saiodi bat.

Neurtu bere tenperatura.

Gehitu amonio nitratozko kristal batzuk eta beha eta idatz gertatutako tenperaturaren aldaketa.

Disoziazio ioniko bat suertatu da.

Hau da, amonio ioiak (NHampsub4; +) eta nitrato ioiak (N0ampsub3;) banatu egin dira.

Idatz ezazu dagokion ekuazio termokimikoa.

d) Esan ezazu a) eta b) erreakzioak exotermikoak ala endotermikoak diren.